Presoen "eskubide urraketa neurrigabea" salatzeko lanuztea

Uztarria.eus 2007ko ots. 22a, 10:48

Urtarrilean ekin zion Euskal Preso Politikoen Kolektiboak borrokaldiari. "Euskal Herriaren autodeterminazioa, lurraldetasuna eta amnistia oinarri hartzen dituen prozesuaren beharra inoiz baino ozenkiago" aldarrikatzea da presoen nahia. Presoen borrokaldiarekin bat eginez eta presoan "eskubide urraketa neurrigabea" salatzeko, Etxeratek lanuztera deitu du. Bihar, ostirala, 12:00etatik 13:00etara izango da lanuztea eta herriko plazan elkarretaratzea egingo da. Argazkian, Etxerateko kideak Amatasunaren irudiaren aurrean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide