VIII. kartel lehiaketako irabazleak

Uztarria.eus 2007ko mar. 15a, 10:52

Atzo banatu zituzten Zapo Txoko gazte lekuan VIII. Gazte Asteko kartel lehiaketako sariak. Bi modalitatetan sailkatu dituzte kartelak. Lehenengoan, Lehen Hezkuntzako (LH) 6. mailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako(DBH)1. mailakoak sartzen ziren eta Jon Reyk irabazi zuen. Bigarrenean, berriz, DBH 2tik gorako gazteak sartzen ziren eta Unai Nogalesek irabazi zuen. Irabazleek 70 euroko txartel bana jaso dute denda batean gastatzeko. Argazkian, Unai Nogales eta Jon Rey kartelak eskuetan dituztela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide