13 partaide aurkeztu dira aurten Inauterietako Argazki Lehiaketara. Guztira 69 lan jaso dituzte. Lehiaketak baditu saridunak dagoeneko, nahiz eta, sariak hurrengo astean emango dituzten. Juan Mari Ibarzabalek irabazi du lehenengo saria. Joxe Ramon Larrañaga eta Joxe Luis Lopetegi geratu dira bigarren eta hirugarren. Argazkiak Betharrametako erakusketa aretoan daude ikusgai, hilaren 24ra arte (astegunetan 18:00-20:00ak artean, asteburuan 12:00-14:00ak artean). Argazkian, Argazki Elkarteko kideak erakusketaren irekieran lehengo asteburuan. Informazio gehiago