Nagore Aranbururen beste film bat

Uztarria.eus 2007ko martxoaren 6a

'Eutsi!' euskarazko filma aurkeztu dute gaur (asteartea) komunikabideen aurrean Donostian, eta ostiraletik aurrera ikusi ahal izango da aretoetan. Bertako aktoreetako bat Nagore Aranburu azpeitiarra da. Ez du lehen filma; iaz, adibidez, 'Zeru horiek'-eko protagonista izan zen. Argazkian, gaurko aurkezpenean, Alberto Gorritiberea zuzendaria, eta Asier Hormaza, Aranburu, Anjel Alkain eta Kandido Uranga aktoreak (Argazkia: 'Irutxuloko Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide