Sinadurekin aurrera

Uztarria.eus 2007ko api. 18a, 12:02

Ezker abertzaleak hautes elkartea sortzeko sinadura biltzen jarraitzen du herrian. Dagoeneko 670 sinadura bildu ditu udaletxean udal hauteskundeetan parte hartzeko; batzar orokorretarako, berriz, 650 jaso dituzte. Harzubia kaleko Notaritzan astelehenean hasi ziren sinadurak jasotzen eta ordutik hona 22 sinadura jaso dituzte. Denera 500 sinadura behar ditu Azpeitiko Abertzale Sozialistak-ek udal hauteskundeetan parte hartzeko, eta behar adina sinadura lortu dituzte, beraz. Sinadurak jasotzen jarraituko dute udaletxean (21a arte) eta Notaritzan (20ra arte). Argazkian, herritar bat joan den ostegunean, udaletxean sinatzen. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide