Matematikan sasoiko

Uztarria.eus 2007ko mai. 25a, 13:02

Urola Ikastola BHIk Espainiar Estatu mailako Cedro matematika saria irabazi berri du. Lehenengo aldia da lehiaketa hau antolatzen dutela eta 347 lan jaso ditu. Guztien artetik, azpeitiarrak gailendu dira, Urola Ikastola BHIko Eider Bereziartua, Itsasne Zabaleta, Ainara Epelde eta IƱaki Bastidaren lanak jaso dute aurtengo Cedro saria. Maiatzaren 18an izan ziren Madrileko Casa de America egoitzan saria jasotzen eta eskuak ederki beteta itzuli ziren: Ikastetxeak 600 euroko txekea jaso zuen, ikasle bakoitzak eta irakasle arduradunek, berriz, ordenadore portatil bana eta motxila eta liburuak erosteko txekeak. Bestalde, Cedro sariaren antolatzaileek saritutako lana interneten eskegi dute edota ikastetxeko web orrian ere ikus daiteke. Argazkian, ikasle sarituak Madrileko sari banaketa ekitaldian. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide