Alkategaiekin elkarrizketa digitalak ostiraletik; Arellanorekin aurrena

Uztarria.eus 2007ko mai. 10a, 14:49

Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. Lehen elkarrizketa Juan Karlos Arellano Aralar-EB/Berdeak koalizioko zerrendaburuarekin izango da, gaur (ostirala), 17:00-18:00ak bitartean. Koalizioak herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en. Argazkian, Arellano. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide