Urola ibaia amuarrainez elikatzen

Uztarria.eus 2007ko eka. 1a, 12:47

Igandean (ekainak 3) jokatuko da herri mailako amuarrain txapelketa Urola ibaian. Lehiaketa prestatzen ari dira egunotan. Gaur, ostirala, amuarrainak bota dituzte ibaira zelai luze parean. Etzi, 9:00etan hasiko da txapelketa eta 12:00etan bukatuko da. Udalak eta Diputazioak lagunduta, 'kirola kalera ateratzeko eguna' egitasmoaren baitan antolatutako ekintza da. Argazkian, Jose Mari Zendoia arrantzale azpeitiarra amuarrainak Urola ibaira askatzen. Ikusi, bestalde, tituluan klikatuta amuarrainak ibaira askatzen bideoan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide