Harremanak hobetzeko

Uztarria.eus 2007ko eka. 21a, 13:01

Azpeitiko gazte talde batek Gazte Forum proiektuaren baitako bigarren saria eskuratu du. Gazteek mendekotasuna gai hartuta, 'O.b.sesioak' bideo montaia aurkeztu zuten. 16 taldek parte hartu dute guztira eta Azpeitiko taldeak bigarren postua lortuta sari ederra eskuratu du: garaikurra, diplomak, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin DVDa eta 300 euroko txartela. Egitasmoak pertsona zein lagun taldearen inguruan hausnartzeko aukera eskaini nahi du. Taldean egindako hausnarketa horrekin ikus-entzunezko muntai bat sortzea da asmoa. Argazkian, lehiaketako bigarren saria lortu duen lagun taldea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide