Tercerok hartu du kargua Lizartzan

Uztarria.eus 2007ko uzt. 2a, 15:55

Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan PPtik Azpeitian aurkeztu bazen ere, Julia Tercerok (PP) Lizartzan hartu du zinegotzi kargua, gaur (astelehena). Han EAE-ANV eta PP baizik ez ziren aurkeztu, baina Espainiako auzitegiak baliogabe jo zuten EAE-ANV (186 boto lortu zituen gero). PPk 27 botorekin hartu du Alkatetza gaur, tentsio artean. Argazkian, Tercero bera gaur Lizartzako udaletxean (ezkerrean), eta ondoan Laura Garrido PPren zinegotzia eta Regina Otaola alkatea (PP). ('Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide