Txapeldunari errekonozimendua

Uztarria.eus 2007ko uzt. 3a, 12:03

Mireia Epelde txirrindulari azpeitiarra Espainiako txapeldun izan berri da 23 urtez azpikoen artean. Asteburuan jokatu zuen Cuencako (Gaztela-Mantxa) lasterketa eta bukaerako sprint baten ostean, garaipena lortu zuen Epeldek. Atzo (astelehena) errekonozimendua egin zioten Azpeitiko Udaleko ordezkariek. Mireia Epelde Tourrean izan zen ekainean eta datorren ostegunean, hilak 5, Italiako Girora abiatuko da. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Julian Kortajarena, IƱaki Errazkin, Mireia Epelde eta Manuel Unanue atzo udaletxean egin zuten ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide