Lau buruko onddoa

Uztarria.eus 2007ko ira. 7a, 12:33

Uda amaitzear dela, hasi da perretxikoen garaia. Zaletu asko joan ohi da mendira udazkeneko lore deitutakoen bila. Azkeneko asteetan onddo ugari aurkitu du jendeak bazterretan. Hori bai, isilean gorde ohi dira uzta oparoenak ematen dituzten belardi eta arbolarteak hurrengo sasoian berriro norberak bila ditzan. Edorta Azkune azpeitiarrak onddo zeharo bitxia aurkitu zuen joan den asteartean. Lau buru ditu onddoak eta Azpeitia inguruan aurkitu zuen. Onddoaren argazkia Eitbren eguraldi blogean aurkitu dugu. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide