Amilibia eta Aizpuru txapeldun Sanjuandegiko mendi lasterketan

Uztarria.eus 2007ko urr. 1a, 13:37

Atzo (irailak 30, igandea) egin zuten Sanjuandegi auzoko lehenengo mendi lasterketa. Enekoitz Aizpuru azpeitiarra gailendu zen gizonezkoetan eta Nerea Amilibia aiarra izan zen aurrena emakumezkoetan. 52 minutu eta 26 segundotan bukatu zuen lasterketa Aizpuruak eta ordu bete eta hiru segundon egin zuen Amilibiak. Emakumezkoetan hirugarren sailkatu zen lehenengo azpeitiarra: Ana Alkorta. Bide Ona elkarteak antolatu zuen lasterketa. Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazatik irten ziren korrikalariak, OƱatzera igo, Igaratetik barrena, Larrumera egin zuten ondoren, eta Sistiaga errekatik igaroz, Sanjaundegin bukatu zuten. Bide Onakoek Jesus Arakistaini lasterketa antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan diote. Argazkian, parte-hartzaileak lasterketa hasieran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide