Etumetatik Sainura bidean

Uztarria.eus 2007ko urr. 17a, 12:57

Izendatu berri dituzte 'Gomendatzen dizut, merezi du!' lehiaketako irabazleak. Gazte Informazio bulegoak antolatu du lehiaketa eta toki interesgarrien gomendioak jaso ditu, argazki eta guzti. Gero, Gazte Bulego bakoitzak zozketa egiten du eta bi kategoriatan banatuta banatzen dituzte sariak. Azpeitian ere egin dute zozketa eta goiko gomendioa atera da irabazlea 12-17 urte bitartekoen artean. Ane Odriozolarena da argazkia eta Etumetatik Sainurako bidea gomendatu du. 18-34 urte bitartekoetan, berriz, Ana Bastida izan da irabazlea. Hark Irlandako Erraldoien Bidea gomendatu du. Argazkian, Ane Odriozolaren gomendioa, Etumetatik Sainurako bidea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide