Elvisavuelo Azpeitiko musika taldeak arrakasta handia lortu du azkeneko urtean. Elvis Presley abeslariaren doinuak berreskuratu eta taularatu dituzte hainbat txokotan. Azpeitian ez ezik, inguruko herrietan ere jarraitzaile ugari dute dagoeneko. Iñaki Azkoitiko argazki dendako erakusleihoan, esaterako, taldeak emandako kontzertuetan ateratako irudiak jarri dituzte ikusgai. Izan ere, Elvisek bizirik dirau! Argazkia, Uztarria Herri Aldizkariaren urriko zenbakian argitaratua da.