Kontzentrazioa egin dute Bilboko atentatua salatzeko

Uztarria.eus 2007ko urr. 10a, 14:43

PSE-EEren zinegotzi baten kontra atzo (asteartea) Bilbon egindako atentatua gaitzetsi dute gaur (asteazkena) hainbat herritarrek Azpeitian, udaletxe aurrean. Horien artean zeuden Julian Kortajarena eta Jose Urbistondo EAJren zinegotziak. Bizkartzain bat zauritu zuten atzo, Bilbon. Atzoko ekintza eta, oro har, ETAren indarkeria salatzeko EUDELek deitu ditu elkarretaratzeak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako udaletxeen aurrean. Argazkian, Azpeitiko udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide