Lan Baldintza hobeagoen alde

Uztarria.eus 2007ko aza. 15a, 11:58

Gaur (azaroak 15, osteguna) hiru orduko lanuztea egin dute Anbulatorioko langileek. Zortzietan hasi eta hamaikak arte, urgentziak bakarrik artatu dituzte. Greba deitu dutenek azaldu dutenez, erizainek, erizain laguntzaileek, administrazioko langileek, harrerakoek eta fisioek egin dute greba; medikuek konbenioa sinatuta dutenez, lan egin dute. Grebak izan duen jarraipenarekin "gustura" agertu dira. Lanuztearen arrazoiak joan den urriaren 10ean Osakidetzak Medikuen Sindikatuarekin sinatutako hitzarmenean daude. Hitzarmen horren ondotik, medikuek garapen profesionalean hainbat hobekuntza lortu dituzte. Lanuztera deitu duten langileek, ordea, "hobekuntza guztiak langile guztientzako izatea" eskatu dute. Greba Euskal Autonomi Erkidego osoan Osakidetzak dituen osasun etxe zentraletan zegoen deituta. Argazkian, 9:30ean Azpeitiko Anbulatorio aurrean egin duten kontzentrazioa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide