Erakusleihoak, salaketaren leiho

Uztarria.eus 2007ko aza. 20a, 12:03

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz erakundeak urtero, azaroan, Ezabaketa Astea egin ohi du. Aurten ere, beste hainbat urtetan bezalaxe, Azpeitiko EHEk ekimenarekin bat egin du, herriko kale eta errepideetan espainieraz dauden seinaleak ezabatuz. Baina, era berean, herriko hainbat dendetako erakusleihoetako iragarkiak espainieraz daudela salatu dute, eta dendariei "kezka eta haserrea" adierazi diete euskaltzaleek. Argazkian, Informazio seinale bat Euskal Herrian Euskarazek ezabatuta. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide