Murumendin Mariren atzetik

Uztarria.eus 2007ko aza. 21a, 14:41

Joan den igandean, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Murumendin izan ziren Azpeitiko gaztetxoak. Agustin Linazisorok eman zien inguru haiek gordetzen dituzten kultur eta natur ondareen berri. Horrekin batera, Murumendiko hainbat kobazulo bisitatzeko aukera ere izan zuten. Aritz eta Mariren kondairak ere ez ziren falta ibilaldian, biak baitira Murumendin lekua hartu zuten pertsonaia mitologikoak. Goiz partea ingurune natural horretan pasa ostean, bazkaritara etxera itzuli ziren gaztetxoak. Argazkian, gaztetxoak kobazuloetara sartu irtenean. (Argazkia: Aitor Unanue) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide