Ikasleek emakumeen aurkako indarkeria salatu dute

Uztarria.eus 2007ko aza. 23a, 13:34

Igandean, hilak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da eta horren harira, kontzentrazioa egin zuten atzo, osteguna, ikastetxeetan hainbat ikaslek. 'Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!' lelopean egin zuten ikasleek elkarretaratzea. Igandean, berriz, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo dute plazan Azpeitiko Bigune Feministak deituta. Udalak igandeko ekimenarekin "bat" egiten duela adierazi du eta herritarrei elkarretaratzean "parte hartu dezaten" eskatu die. Argazkian, ikasleek egindako kontzentrazioa atzo, osteguna. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide