Eraso matxistekin bukatzeko deia

Uztarria.eus 2007ko aza. 26a, 10:44

Atzo (azaroak 25, igandea) Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna zela eta, elkarretaratzea egin zuten Azpeitiko plazan. 'Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!' lemapean, 80 bat lagun bildu ziren Azpeitiko Bilgune Feministak deitutako kontzentraziora. Bilgune Feministaren arabera, "emakumeok eskubidea dugu jendartearen esparru guztietan sufritzen dugun indarkeriarik gabe bizitzeko" eta hori lortzea "denon ardura" dela azaldu zuten. Argazkian, atzo, igandea, egin zuten elkarretaratzea plazan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide