Joan den larunbatean, hilak 24, EAE-ANV alderdiak deituta mobilizazioak izan ziren hainbat herritan. 'Guk Euskal Nazioa, Independentzia!' lelopean manifestazioa egin zuten Azpeitian eta 200 lagun inguru bildu ziren bertara. Manifestazioaren ondoren, ekitaldi politikoa egin zuten. Txalaparta, bertsoak eta Iñaki Errazkin alkatearen hitzak entzun ziren. Ezker Abertzaleak "gatazka konpontzeko" mahai gainean jarritako marko demokratikorako proposamena eta "independentziaren aukera" berretsi zituzten ekitaldian. Ildo beretik, 'Guk Euskal Nazioa. Independentzia!' lemapean EAE-ANVk Euskal Herri osorako egin duen manifestuaren inguruko atxikimenduak biltzen datozen asteotan hasiko direla jakinarazi zuten. Argazkian, larunbateko manifestazioaren ondorengo ekitaldi politikoa plazan. Informazio gehiago