"Denentzako hobekuntzaren alde"

Uztarria.eus 2007ko aza. 28a, 13:06

ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hiru orduko lanuztea egin dute Osakidetzako administrazioko langileek eta erizainek. 8:00etan hasi eta 11:00ak arte iraun du lanuzteak eta 9:30ean Azkoitian eta Azpeitian lan egiten duten Osakidetzako langileek kontzentrazioa egin dute Azpeitiko anbulatorio aurrean. Osakidetzak egindako eskaintzan berrikuntzarik ez dagoela uste dutelako egin dituzte mobilizazioak. Besteak beste, soldata-taulak berriz banatzeko eta jasaten duten karga profesionalari irtenbidea emateko eskatzen dute sindikatuek. Argazkian, gaur, asteazkena, Azpeitiko anbulatorio aurrean egin duten kontzentrazioa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide