Bertako produktuen azoka izan da Lasaon

Uztarria.eus 2007ko aza. 6a, 12:32

Asteburuan San Martin jaiak ospatuko dituzte Lasao auzoan. Izatez ostiralean hasiko dira auzoko jaiak, baina joan den igandean ere festa izan zen nagusi Azpeitia eta Zestoa artean dagoen auzoan. Goizean goiz, Idiakaitz Txistulari Taldekoak aritu ziren auzoko giroa alaitzen eta, ondoren, eguerdira arte, bertako baserrietako produktuen erakusketa egin zuten. Baserrietako barazkiez gain, abereak, ogia eta eztia ere izan ziren salgai. Argazkian, joan den igandean Lasaon bertako baserrietako produktuekin egin zuten erakusketa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide