Hasi da Mendi Astea

Uztarria.eus 2007ko abe. 12a, 13:39

Atzo (abenduak 11, asteartea) eman zioten hasiera Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Asteari. Atzoko hitzaldian Andoni Azpillaga 'Banana' azpeitiarra izan zen hizlaria eta Mushing-az aritu zen. Azpillagak, Kim Calveton eta Clori izan zituen mintzakide. Hitzaldiak interesa piztu zuela dirudi herrian, 60 bat lagun bildu baitziren Enparan Dorretxera. Asteazken eta ostegunean eskainiko dituzte hurrengo hitzaldiak. Larunbatean, berriz, Batzar Nagusia egingo dute mendizaleek eta ondoren elkarrekin afalduko dute bertsolari eta guzti. Argazkian, Kim Calveton kataluniarra, atzo Enparan Dorretxean eskaini zuten hitzaldian. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide