Txaribartik hilerrirako errepidea itxita dago

Uztarria.eus 2007ko abe. 13a, 12:48

Txaribar kaletik hilerrirako bidea itxita dago oinezko eta autoentzako. Errepideak erortzeko arriskua du bihurgune handienaren tokian. Udaletik jakitera eman dutenez, datorren astearte hasierarako konponduta egongo dela aurreikusi dute. Bitartean, Abitain edo hilerrira joan nahi duenak, Arana kaletik hartu eta Takolo baserri ondotik barrena doan bidea egin beharko du. Argazkian, errepidea konpontzeko lanak hasita ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide