Ipuin lehiaketako irabazleak

Uztarria.eus 2007ko abe. 17a, 10:53

Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak joan den ostiralean banatu zituzten Azkoitiko udaletxean. Ainhoa Odriozola azpeitiarrak (argazkian erdian) jaso du lehen saria. Bigarrengo saria ere azpeitiar batek eskuratu du: Imanol Eliasek (ezkerretik bigarrena). Hirugarrena Ainara Maiak (eskuinetik bigarrena) lortu zuen. Argazkian, Ainhoa Odriozola eta Imanol Elias sariak eskuetan dituztela, joan den ostiralean Azkoitian ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide