Gabon giroa kantuz

Uztarria.eus 2007ko abe. 18a, 12:50

Gabon giroan murgildu garen honetan, 'Urola Kostako Hitza' egunkariak liburuxka bat kaleratu du. Euskal usadioek utzi dizkiguten gabon kantak daude jasota liburuxkan. Gabon giroko afaloste eta bazkalosteetan kantatzeko abesti ugari proposatu dituzte: Elurra teilatuan, Kanta kantari, Olentzero, Gaueko izar, Artzai Buru zuri bi, eta beste hainbat gabon kanta daude jasota liburuan. Etxez-etxe, buzoietan eta tabernetan banatu dituzte liburuxkak. Argazkian, liburuxkaren azala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide