Mendizaleen erakusleihoa

Uztarria.eus 2007ko abe. 19a, 09:56

Lagun Onak Mendizale Elkartekoek elkartearen egoitza berritu egin dute. Bazkideentzako txokoa prestatu dute eta Santiago kalera atea atera dute, elkartearen egoitzara sarrera jarriz. Era berean, Santiago kalera erakusleiho bat jarri dute, mendizaleek antolatzen dituzten ekitaldien berri emateko. Dagoeneko 2008ko egutegia jarrita daukate ikusteko moduan. Argazkian, Lagun Onak Mendizale Elkartekoen erakusleihoa ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide