Izarraizkoentzat 13 domina

Uztarria.eus 2007ko abe. 19a, 12:33

Joan den larunbatean, Igeriketako XIX. Gabon Kopan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako igerilariek, Eibarren izandako saioan. Emaitza onak lortu zituzten kirolari gazteek, 13 domina lortuz: zortzi lehen postuagatik eta bost hirugarren postuagatik. Herriko 21 igerilari jardun ziren OƱati, Eibar, Bergara, Legazpi eta Azkoitikoekin lehian. Taldeka, igerilari gazteak hiru probatan parte hartu zuten. Benjamin neska-mutilen mailan bigarren postua lortu zuten; alebin nesketan bigarrena; eta alebin mutiletan, aldiz, hirugarrena. Argazkian, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak entrenatzailearekin eta lortutako sariekin agertzen dira ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide