Lankidetza hitzarmena 'Hitza'-k Iraurgi SBrekin

Uztarria.eus 2007ko abe. 20a, 13:04

Euskararen normalizazioan eragiteko hasierako helburuei eutsiz, harpidedun gehiago lortu nahi ditu 'Urola Kostako Hitza'-k. Horretarako, eskualdeko gizarte eragileekin lankidetza hitzarmenak egiten ari da. Iraurgi Saskibaloi Taldearekin sinatu du hitzarmena, besteak beste. Gaur egun 58 gizarte eragile dira Urola Kostako Hedabideak enpresako partaide ('Urola Kostako Hitza'). Argazkian, Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Jose Luis Zubizarreta eta 'Urola Kostako Hitza' egunkariaren zuzendari Amaia Mendizabal gaur, osteguna, Iraurgi SBren egoitza aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide