Antonia Nazabal hil da, 107 urterekin

Uztarria.eus 2007ko abe. 21a, 00:05

Antonia Nazabal -argazkian, eskubikoa- hil da gaur (osteguna), 107 urte zituela -ekainaren 7an egiten zituen urtebetetzeak-. Adinik handiena zeukan azpeitiarra zen. Uztarria herri aldizkariak elkarrizketa egin zion 2000ko ekaineko zenbakian, hark 100 urte egin zituenean, eta bistan zen indarrez zegoela artean. Bihar (ostirala) izango da Antonia Nazabalen aldeko hileta elizkizuna, Azpeitiko Parrokian, 19:30ean. Argazkia 1999koa da; Azpeitiko zezen-plazan ageri da, bere iloba Milarekin. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide