"Aldarrikapenerako eguna"

Uztarria.eus 2007ko abe. 5a, 12:58

Atzo (abenduak 3, astelehena) Nazioarteko Euskararen eguna izan zen. Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz-ek Euskararen Eguna, aldarrikapenerako hartu eta euskararen "benetako" ofizialtasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean plazan. "Euskaldunok Euskal Herrian euskaraz bizi behar dugulako, eta abiapuntutzat hori izan euskararen normalizazioan bidea egiterakoan, euskararen ofizialtasunera iritsi arte" adierazi zuten. Euskal Autonomi Erkidegoko Euskararen Legeak 25 urte bete dituen honetan, euskaltzaleek, "Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasuna bermatuko duen lege eta hizkuntza politika berri baten beharra" azpimarratu zuten. Argazkian, atzo egin zuten kontzentrazioa, 19:30ean plazan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide