Bidezko Merkataritza denda Azpeitian

Uztarria.eus 2007ko abe. 31a, 15:15

Bidezko Merkataritza saltokia urtarrilaren 5a arte zabalik izango da, Zaparraie elkarteak Santiago kalean duen lokalean, Frontoi Txikiaren ondoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara dago zabalik, eta asteburuetan, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara bitartean. Abenduaren 31n goizez bakarrik zabalduko dute, eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da denda. Argazkian, Zaparraie elkarteak gabonetarako antolatu duen azoka ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide