Udal Sustapeneko etxebizitzentzako tokia egiten

Uztarria.eus 2007ko abe. 5a, 13:49

Hasi dira Enparan 51 eta 53 zenbakia duten etxebizitzak behera botatzen. Etxe horien tokian, Udal Sustapeneko etxebizitzak egin behar dituzte. Zazpi etxebizitza eraiki behar ditu Azpeitia Lantzen-ek hor. Enparangoekin batera, denera, 40 etxebizitza publiko eraikiko dituzte herrian, Alde Zaharrean eta Nuarben banatuta. 40 etxebizitzatatik 34 udalaren promoziokoak dira. Gainontzekoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik bideratuko dira. Argazkian, Enparan kaleko etxebizitza zaharrak botatzen gaur, asteazkena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide