Gabonetako argi gutxiago kalean

Uztarria.eus 2007ko abe. 10a, 11:23

Dagoeneko jarri ditu Udalak Gabonetako argiak kalean, baina piztu gabe daude. Aurten azken urteetan baino argi gutxiago jarri dute, Udaleko arduradunen esanetan "hirutik bat". "Energia eta diru asko kostatzen zelako erabaki dugu gutxiago jartzea", adierazi du Xanet Esnaola(EAE) Azpeitiko alkateordeak. Argi ak piztuta denbora gutxiagoan izango dituzte. "Merkatariekin ere hitz egin dugu eta belar artifizialeko apaingarriak-edo jarriko ditugu argien ordez" (Urola Kostako Hitza).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide