Iraurgi Ikastetxekoen jaiotzak erakusgai

Uztarria.eus 2008ko urt. 4a, 10:01

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Iraurgi Ikastetxeko ikasleek jaiotzak egin dituzte eta erakusketa jarri dute, udaletxe azpiko erakusketa aretoan. Bertan kolore eta material askotako jaiotzak ikusi daitezke. Erakusketak gaur, ostirala, du azken eguna eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Argazkian, bi ikasle ageri dira beraiek egindako jaiotzaren aurrean ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide