Saharar herriaren alde, ekimen ugari

Uztarria.eus 2008ko urt. 8a, 13:42

Hitzaldi batek eman zion hasiera atzo, astelehena, Sahararen Aldeko Asteari. "Saharako proiektuak" hizpide izan ziren atzoko hitzaldian hainbat herritarren jakin minerako. Hitzaldiarekin batera, atzo abiatu zuten Saharako herriaren egoera erakusten duten argazkiekin osatutako erakusketa ere. Aste osoan zehar, Betharramdarretan egongo dira argazkiak ikusgai. Hilaren 12an, larunbata, emango zaio bukaera asteari eta egun horretarako "Sahara eguna" antolatu dute. Larunbatera bitarte, hala ere, ekimen gehiago ere izango dira. Argazkian, Saharako herriaren egoera erakusten duen argazki erakusketa Betharramdarretan ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide