Atzo (urtarrilak 14, astelehena) hasi ziren haurren danborradarako entseguak, Izarraitz pilotalekuan. Danbor-jotzaileen hamar talde aterako dira San Sebastian Eguneko danborradan. Eñaut Frantzesenak zuzenduta serio eta gogoz jardun ziren atzo ikastetxeetakoak. Gaur, bihar eta etzi ere entseguak izango dituzte, 16:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Argazkian, haurren danborradako entsegua, Izarraitz pilotalekuan ('Urola Kostako Hitza').