Presoen aldeko argazkia

Uztarria.eus 2008ko apirilaren 14a

Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Pausoz Pauso ekimena antolatu du hilaren 26rako, eta lehengo larunbatean Azpeitian presoen aldeko argazkia atera zuten bertako hainbat lagunek. Hilaren 26an Azpeitira 17:45ean iritsiko da Pausoz Pauso, eta Azkoitian bukatuko da. Aurreko egunean Izarraitz pilotalekuan bertso saioa egingo dute, 22:30etik. Argazkian, larunbateko argazki saioko une bat, Enparan Dorretxearen atzealdean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide