Boletoa zeini tokatuko...

Uztarria.eus 2008ko api. 1a, 12:32

Apirilaren 4an zozkatuko dira Etxebeltz-Izarrako babes ofizialeko 154 etxebizitza eta horren harira, Gaztetxeko Gazte Problematikako lantaldea hainbat ekimen burutzen ari da. Joan den larunbatean, esaterako, eskubideak zozketan jartzearen kontrako parodia egin zuten kaleetan zehar. Jendeari lanpostuen, ikasketen eta osasun edo zaintze eskubidearen boletoak banatu zizkieten eta gero, eskubide horien zozketa egin zuten anbulatorio aurrean. Gazteek "eskubideak ez direla zozketatzen" aldarrikatu zuten ekimenarekin. Argazkian, eskubideak zozketatzearen kontrako parodiako une batean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide