Futbito txapelketako lehen golak

Uztarria.eus 2008ko api. 3a, 12:24

Aurten ere ez du hutsik egin futbito txapelketak. Astelehenean (martxoak 31) hasi zen herriko gazteen arteko lehiaketa. Ekainaren 7a arte iraungo du eta egun horretan izango dira finalak. Aurreko astean, berriz, Gazte Astea antolatuko dute gazteen inguruko arazoak eta beharrak aldarrikatzeko. Bitartean, astelehenetik ostiralera egunero jokatuko dituzte partidak, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Argazkian, atzo, asteazkena, iluntzean herriko bi gazte koadrila -Pilotariak eta Korralekoak- partida jokatzen. Pilotariek irabazi zuten partida. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide