Eñaut Elorrietaren ibilbidea hizpide Ikasberri Azpeitiko Ikastola

Uztarria.eus 2008ko api. 11a, 15:47

Ken Zazpi musika taldeko Eñaut Elorrieta abeslari gernikarrak Ikasberri Azpeitiko Ikastolara bisita egin du. Bere ibilbide profesionalaz hitzaldia eskaini die Batxilergoko ikasleei gaur, ostirala. Ken Zazpik egin duen ibilbide guztia euskaraz egin duela, hori azpimarratu die Elorrietak ikasleei: "euskarak, nortasun, identitate eta magiaz betetako mundua eskaintzen digu eta gure erronka mundu hori erakargarri aurkeztea da". Gustura agertu da abeslaria taldeak egin duen ibilbidearekin. "Musikaren mundua oso gorabeheratsua dela jakitun gara eta, beraz, momentua aprobetxatzen saiatu gara. Eta zortea izan dugu gustuko dugunean esfortzua egin eta emaitza onak lortu ditugulako". "Musikatik baino musikarekin" bizi direla gaineratu du. Argazkian, Elorrieta ikasleekin Ikasberri Azpeitiko Ikastolan. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide