"Produktu israeldarrei boikota" egitera deitu dute hainbat herritarrek

Uztarria.eus 2008ko mai. 16a, 13:56

Atzo (maiatzak 15, osteguna) bete ziren 60 urte Israelgo estatu sionista sortu eta "Palestinaren kontrako sarraskia" hasi zela. Palestinarrek Nakba (hondamendia) eguna deitzen diote egun horri. Urteurren horren harira, "Palestinari elkartasuna" adierazteko elkarretaratzera egin zuten hainbat herritarrek plazan atzo. "Produktu israeldarrei boikota" egitera deitu zuten ekimenaren antolatzaileek. Argazkian, atzo, osteguna, plazan egin zuten elkarretaratzea. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide