Bigarren eskuko materialen trukea

Uztarria.eus 2008ko mai. 19a, 11:52

Bidezko merkataritzako eta bigarren eskuko materialen azoka egin zuten atzo herriko plazan, Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta. Norbanakoek eta herriko ikastetxe guztietako ikasleek postuak jarri zituzten bertan, bai gauzak saltzeko bai trukatzeko. Horrez gainera, urarekin lotutako postu bat jarri zuten, ur gutxiago nola kontsumitu azaltzeko. Postu horretan, gainera, iturrietan jartzeko hiru motatako aireztagailuak doan banatu zituzten herritarren artean. Argazkian, herritarrak ostiraleko azokan ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide