Gorka Karapeto laugarren Espainiako Kopan

Uztarria.eus 2008ko mai. 22a, 12:46

Eskaladako zailtasuneko Espainiako Kopako lehen lehiaketa asteburuan jokatu zuten Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Ramon Julian kataluniarrak (iaz munduko txapelduna izan zenak) irabazi zuen gizonezkoetan 'Top' eginda. Gorka Karapeto azpeitiarrak laugarren egin zuen 230 puntu lortuz eta "lan ona eginda". Bartzelonan jokatutako norgehiagokan aurreneko euskalduna izan zen Karapeto. Espainiako Kopako hurrengo lehiaketa abuztuaren 30ean eta 31n jokatu dute Oviedon (Asturias, Espainia). Asteburu honetan, berriz, Dima Rock Master txapelketan lehiatuko da Karapeto. Argazkian, Karapeto joan den asteburuan Bartzelonan jokatutako lehiaketan (eitb.com).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide