Plazan buzoi berria jarri dute

Uztarria.eus 2008ko mai. 26a, 13:07

Correosen herriko plazako buzoia itxita egon da aspaldian, atea puskatuta zuelako. Udalak, hainbat herritarren kexa jaso eta Correosi konpontzeko eskatu zion. Orain, Correosek berria jarri du, baina arkupetan. Udalekoen esanetan, "guk lehen zegoen bezala jartzeko eskatu genuen eta Correosek berak erabaki du barruan jartzea". Argazkian, buzoi berria udaletxeko arkupetan ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide