Segurtasun handiagoko eskudelak

Uztarria.eus 2008ko mai. 26a, 13:11

Damaso Azkue auzoko jolas lekuan "haurrentzako segurtasun handiagoko eskuilak" jartzen ari da Udala. "Jolaslekutik behera altuera handia zegoen eta haurrak eskudela gainera igota ibiltzen ziren. Auzotarrek hor zerbait egiteko eskatu zioten Udalari eta orain lehengo eskudelari beste zati bat jartzen ari gara", azaldu dute. Argazkian, eskudela goiko zatia ipinita ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide