Erdi kalea zulatzen ari dira

Uztarria.eus 2008ko mai. 5a, 13:03

Eliz kalekoak bukatuta, Erdi kalea eraberritzeko laugarren faseko lanei ekin die Udalak; aurreko astean Erdi kalea zulatzen hasi ziren eta autoentzako pasoa itxi zuten. Lanek luze joko dute, kale horretako lur azpiko azpiegitura zabala baita, "kanalizazio askorekin". Zatika egingo dute, eta urtebete inguru iraungo dute lanek. Argazkian, langileak Erdi Kalean lanean ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide