Bilgunekoen aldarria marraztuta

Uztarria.eus 2008ko mai. 27a, 12:41

Maiatzaren 16an izan zen abortuaren aldeko nazioarteko eguna eta hilaren 28an, berriz, emakumeen eskubide erreproduktiboen nazioarteko eguna aldarrikatuko dute hainbat lekutan. Data horien harira, Azpeitiko eta Zarauzko Bilgune Feministako kideek abortatzeko eskubidearen alde aldarria egin dute, "azken hilabeteetan egondako gertakarien ondorioz, emakumeok lortutako espazio txiki batzuk arriskuan daudela baieztatu dugulako". Horren harira Azpeitiko Bilgunekoek euren aldarria marraztu dute (goiko argazkian). Bestetik, emakumeek amatasuna nahi bezala bizitzeko eta garatzeko eskubidearen aldeko aldarria ere egin dute. Argazkian, Azpeitiko Bilgune Feministakoek Garmendipeko futbol zelaiaren horman margotutako aldarria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide